merkatuak
asteko
Lizarrako merkataritza sektorearen garrantzia argi eta garbi erakusten duen jarduera bat asteroko merkatua da.
Urteko ostegun guztietan, Erdi Arotik ia etenik gabe, aire zabaleko merkatua egiten da goizeko lehen ordutik eguerdira arte. Azoka hori, salbuespen gisa, abuztuko festa-astearen ondoren, ostiralera aldatzen da, festak beti ostegunetan amaitzen baitira. Hain da ohikoa ostegunetako merkatua 1164. urteko Foruan aipatzen dela, hori bai, gaur egun Merkatu Zaharreko plaza bezala ezagutzen den San Migel burguan egiten zen.
Elikagaiena Foruen plazan egiten da, eta ehungintzarena eta beste produktu batzuena, berriz, Santiago plazan. Merkatu honek herritarrak, inguruko udalerriak eta dagoeneko bizimodu lizarratarren parte den tradizio hau ezagutzera jakin-minez hurbiltzen diren pertsona guztiak hornitzen ditu. Frutak, barazkiak, kontserbak… askotariko produktuak aurki daitezke ostegunero asteroko merkatuan.
Azkenik, eta merkatu urbanoez ari garela, eskulangintzak indarra hartzen du eta urtean zehar hirian egiten diren azoka ezberdinetan ikusarazten da.
Aste Santuko igandean, uztaileko Erdi Aroko Astean, San Andres egunean edo Gabonak bete-betean, artisauak biltzen dira eskuz egindako bertako produktuak eskaintzeko.